Nafarroako Mintzakide eta Solaslagunek sagardotegi bazkaria ospatu zuten Linddurrenbordan. Eskualdeko AEK eta IKAko ikasleak ere beraiekin izan ziren eta elkarrekin egunpasa bikaina egin zuten. Baztan, Malerreka, Bortziriak, Lizarra eta Iruñerritik, osotara 45 bat lagun bildu ziren.