Europan ikasiko dute Toki Onako hiru ikaslek Erasmus bekarekin

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Hiru hilabeteko egonaldia eginen dute

Urteak daramatza  Berako Toki Ona ikastetxeak bere ikasleak  ­atze­rrian edota zen­bait enpresetan euren formakun­tza osatzera animatzen. Aurtengo ikasturtean ere, badira ideia horrekin bat egin dutenak. Hala,  Goi Mailako Lanbide Heziketako zenbait gaztek bere prestakun­tzaren zati bat ikastetxetik kanpo burutuko dute.

Alde batetik, Erasmus beka dela medio, Mekatronika Industriala ikasten duten hiru ikaslek, Lantokiko Pres­takuntza modulua atze­rrian eginen dute. Hauetatik bik, Italian gauzatuko dute egonaldia, eta bertzeak berriz Erresuma Batuan. Beka hauen iraupena, hiru hilabetekoa izanen da, apiriletik ekainera bitartekoa hain zuzen ere.

Bertzalde, Nafarroako Gobernuak hitzarmen berezi  bat sinatua du Volks Wagen enpresarekin. Hitzarmen honi esker, Volks Wagenek  Nafarroa osoko zenbait gazte hartzen ditu, Lantokiko Pres­takun­tza modulua, Iruñeko lantegian burutu dezaten. Praktika hauen iraupena, aurreko kasuan bezalaxe hiru hilabetekoa da, apiriletik ekainera bitartekoa alegia. Behin prestakun­tza epea bukatuta,  lan kontratu bat eskaintzeko aukera ere badagoela gaineratu dute eta baita, Alemaniara lanera joateko aukera ematea ere. Hain juxtu, aurten iaz bezalaxe, Mekatronika Indus­triala ikasten ari den ikasle bat, hautatua izan da, Volks Wagenera joateko. Aurreko ikasturteko ikasleak, hor bertan segi­tzen du lanean, lan kontratu batekin, eta suerte bera opa diote aurtengoari ere ikastetxetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun