Datorren maiatzaren 3an Udalak eta gazteek antolatuta, gau-pasa galaktikoa izanen da. Jendea animatzeko sekulako kontzertua prestatu dute. Hiru taldek hartuko dute parte: Gose, AZ/DZ eta Bad Sound Systemek. Gainera Kinto Besta aunitz izaki, giro aparta ziurtatuta dago. Dagoeneko kontzertua finantziatzeko errifak salgai paratu dituzte eta betiko lekuetan erosten ahal dira.
Egun honi buruzko informazio gehiago hurrengo aldizkarietan!