Zabor Mankomunitateak egindako azken kanpaina arrakastatsua izan da Igantzin. Jendea hitzaldietara hurbildu zen eta gero konpostagailuak ere eskatu zituzten. Azken bileran 13 lagunek egin zuten eskaria. Konpostagailuetan hondakin organikoak konpostatzen dira eta gure baratzetako ongarria bihurtzen da hori gero. Zakar-poltsa gutxiago ere beharko ditugu: konposta eginda, poltsen %40 inguru murrizten da. Azken finean gure arbasoek baserrietan egiten zutena berreskuratu bertzerik ez dugu egin: sukalde eta otorduetako hondarrak haziendei edota monttonara botaz ez zen zaborrik sortzen. Argi dago, haiengandik oraindik badugula zer ikasia...