Nafarroako Kirol Jokoen finala Igantzin izanen dugu apirilaren 13an. Goizeko 11etan gazteenak lanean hasiko dira. Gero zaharragoak arituko dira, eta hauek egin beharreko proben artean arpana eta sokatira izanen dira. Igantziko taldeak bertan egoteko aukera aunitz ditu. Ea finalera ailegatzea lortu eta behar bezala animatzeko aukera dugun!