Ekaitza Elkarteak joan den martxoaren 22ko ilunabarrean batzar orokorra egin zuen. Urteko kontuen berri emateaz gain, elkarteko batzordea edo junta berritu zen. Izan ere, bi urtero behin egiten den moduan, taldea aldatzea tokatzen zen.
Azken bi urteotan, Juan Migel Almandoz, Gregorio Mitxelena, Belen Mutuberria, Maixe Fagoaga, Iñaki Alustiza, Aitor Telletxea, Luzia Iparragirre, Isidoro Goia, Asier Etxepeteleku, Xatur Larralde, Joxe Ramon Amoros eta Xabier Zugarramurdi elkarteko ordezkariak izan dira.
Ia ehun bazkidek, 91 bazkidek zehazki, bozkatzeko aukera izanik, azkeneko batzarrean boto kontaketak egin eta batzorde berria nortzuk osatuko duten jakin zen. Honako hauek izanen dira junta berriko kideak: Gabi Goia, Ainara Aranburu, Aitziber Lizardi, Beatriz Taberna, Iker Iguzkiagirre, Eneko Sarrias, Mirari Maiz, Gurutze Pikabea, Nekane Maia eta Ixabel Danboriena.