Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du Larraburuan

Irune eta Itsaso 2014ko apirilaren 3a

Hainbat gaien inguruan solastu ondotik herritarren galderak ere erantzunen ditu

Apirilaren 5ean, larunbat arratsaldeko 4etan hitzaldi interesgarria eskainiko du Jakoba Errekondok herrian. Larraburuan izanen da hitzordua eta gaian interesa duen edonor bertaratu liteke; berdin da herritarra izan edo ez. Jakoba hainbat gaien inguruan solastuko da eta aholku baliotsuak emanen ditu zalan­tzarik gabe baratze, zuhaitz, landare, txertaketa... inguruan. Ondotik  galderak egiteko tartea ere zabalduko da eta hala, bertaratzen direnek aukera izanen dute Jakobarekin solasteko. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun