Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza apirilaren 6an izanen da. Herriko dantzariekin batera, Getariako Gure Txeru, Faltzesko Makaia eta Oiartzungo Haurtzaro taldekoak ariko dira. Igande goizeko 11etan karrikaz karrika ibiliko dira taldeak, 12etan Zubigainekoa dantzatuko dute herrikoek eta gero jaialdia plazan. 17:30-ean Kiki eta Koko pailazoak ariko dira.