Sanferminetako kartel eta azal lehiaketara lanak aurkez daitezke

Aitor AROTZENA 2014ko apirilaren 3a

Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, he­rriko ikastetxetan ari diren haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 11n akautuko da. Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 250 euroko erosketa bonoa eramanen dute eta gibeleko azalarenak 100 eurokoa.

 Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa osatuko da Harriondoan apirilaren 17tik 27ra. Herri bozketak erabakiko du irabazlea. Erakusketan eta udalaren webgunearen bidez bozkatzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun