Zizurko lau terdiko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren martxoaren 15ean. Gazte mailako txapela lortu zuen Gure Txokoako Beñat Mitxelenak Jakari 18-7 irabazita. Partida hasieratikan luze hasi zen jokatzen beratarra eta Jaka nekatu zenean, bai dejadaz bai gantxoz min handia egin zion.