Pilota jaialdia Enaitzen alde

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Bortziriak pilota elkarteak Enaitzen aldeko pilota jaialdia antolatu du apirilaren 11n, 19:45ean Eztegaran. Kadetetan, Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki, Mikel Eltzaurdia eta Aritz Lekuonaren kontra. Gazte mailan, Andoni Lazkanotegi eta Harri Maritorena, Oian Canabal eta Mattin Garbisuren kontra eta Ander Errandonea eta Jon Olaizola, Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinezen kontra. Sarrera 5 euro kobratuko da. Zozketa bikainak eginen dira eta ostatua ere irekiko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun