‘Gure Esku Dago’ dinamika aurkeztu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Utzitako argazkia

Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpenerako deialdia egin zuten martxoaren 21ean Kultur Etxean arlo ezberdinetako hainbat herritarrek. Agerraldian aipatu zutenez, «garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian. Garai berri hauek baliatuz, elkarlanaren ildotik urrats berri eta sakonak egiteko unea dela pentsatzen dugu. Ezinbertzekoa da elkarrekin aitzinera egitea ziklo berri eta ilusionagarri bat irekitzeko, eta bide honetan herritarrak protagonista nagusi bilakatu beharko ditugu». Martxoaren 28an egin zen aurkezpena Beralandetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun