Oraindik urruti daudela iruditu arren, bestak prestatzen hasteko tenorea ailegatu da. Aurtengoak ere arrakastatsu eta parte-hartzaileak izatea da helburua eta horretarako, lehen bilera irekian parte hartzeko gonbidapena egin du Kultur Batzordeak. Hilaren 7an izanen da, 19:00etan, Beralandetan.