Zuzendaritza batzordea berritu gogo du Gure Txokoak urrian

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Belar artifizialeko futbol zelaia lortzeko lanean segitzen du

Gure Txokoa elkarteak urteko batzarra egin zuen martxoaren 15ean. Iazko ekitaldien eta kontuen berri eman zuten eta aurtengorako dituzten egitasmoak ere aurkeztu zituzten. Aipagarria, urri aldera, zuzendaritza ba­tzorde honen legealdia bukatuko dela eta «be­rri bat sar­tzeko garaia dela». Ma­tzada futbol zelaiaren arazoa moldatzeko lanean segitzen dutela ere azpimarratu zuten.
 
Dantza taldeak San Migel zubiko biga­rren mendeurrenean par­te hartu zuen. Bes­tetako jaia­ldian izandako ara­zoak ere aipatu zituzten. Aurten, jaialdia Herriko Etxe­ko plazan egin nahi dute.
 
Pilotan, bestetan Luis Mari Retegiri egindako omenaldia azpima­rratu zen. Aurten berriz ere Herriartekoan par­te hartzea espero dute.
 
Futbolean, 165 fede­ra­tu ditu Gure Txokoak eta aurten jubenilen taldea ateratzea lortu du berriz ere. Erregionaleko taldea osatzeko joka­lari ohiak errekuperatu eta futbitokoek futboleko fi­txak ere egin dute.
 
Txirrindula­ritzan, ohiko ekitaldiez gain, maia­tzean Salvador Yanciren omenez eginen den txi­rrindularitza probaren antolaketan parte hartuko du Gure Txokoak.
 
Aparteko gastuen artean, Agerrako argiak (2.000 euro), Lesakan ttikiak aritzeagatik ordain­tzen dena (1.200 euro) eta Egube­rrietan Matzadako ostatuan eta Age­rrako etxo­lan hau­tsi­takoak aipatu zituen.
 
Caro Barojaren mendeurrena antolatzeko bileretan Lupe Mendigutxia izanen da elkarteko ordezkaria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun