Berako Kaxerna Gaztetxean Bowl bat eraikitzen ari dira, hau da, skatean edo BMX bizikletan ibiltzeko zuloa. Lanaren kostuei aurre egiteko musika jaialdia antolatu dute apirilaren 5ean. Honela, larunbat arratseko 10:30ean hasita, Pelayo y sus malditos eta Kaskezur taldeak ariko dira. Ondotik Djak ere arituko dira musika paratzen gau osoan. Sarrera 3 euro kobratuko da.
Gazte Egunerako kartel lehiaketa
Bertze aldetik, Kaxerna Gaztetxeak antolatzen duen Gazte Egunak hamar urte beteko ditu aurten, 2004an egin baitzen lehenbizikoa. Aurtengoa maiatzaren 24an eginen da eta egitarau polita osatzen ari dira.
Herritarren partehartzea bultzatzeko, berrikuntza modura, kartel lehiaketa ere abiatu dute. Lanak apirilaren 28a baino lehen bidali beharko dira kaxerna_gaztetxea@hotmail.com helbidera. Bertan, 10. Urteurreneko logoa sartu beharko da eta ‘Berako Gazte Eguna 2014’ modu argian azaldu beharko da. Behin behineko kartela hautatzerakoan, Kaxernako kideek gehituko diote maiatzaren 24ko egitaraua. informazio +