Apirilaren 5ean, larunbat arratsaldeko 4etan hitzaldi interesgarria eskainiko du Jakoba Errekondok Etxalarren. Larraburuan izanen da hitzordua eta gaian interesa duen edonor bertaratu liteke; berdin da herritarra izan edo ez.
Jakoba hainbat gaien inguruan solastuko da eta aholku baliotsuak emanen ditu zalantzarik gabe baratze, zuhaitz, landare, txertaketa... inguruan. Ondotik galderak egiteko tartea ere zabalduko da eta hala, bertaratzen direnek aukera izanen dute Jakobarekin solasteko.
Biodantza tailerra
Kultura batzordeak antolatuta biodantza tailerra izanen da apirilaren 5ean, larunbat goizeko 11:00etatik 13:00etara.