Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia apirilaren 6an ospatuko da Lesakan. Herriko dantzariekin batera, Getariako Gure Txeru, Faltzesko Makaia eta Oiartzungo Haurtzaro taldekoak ariko dira.
Igande goizeko 11etan karrikaz karrika ibiliko dira taldeak, 12etan Zubigainekoa dantzatuko dute herrikoek eta gero jaialdia eskainiko dute talde guziek plazan. Dantza saioaren ondotik, kanpotik etorritako dantzariek herriko dantzarien etxeetan bazkalduko dute eta arduradun eta musikariek elkarrekin eginen dute bazkaria jatetxe batean.
Bazkalondoan, dantzari guziak bildu bidenabarkoan, 17:30ean Kiki eta Koko pailazoak ikusteko aukera izanen dute plazan.