'Kea ez da hain urdina' emanaldia ikusgai eta entzungai izanen da apirilaren 5ean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Auzolanean egin zuten txondorra Lesakan eta Peio Larraldek ere lagundu zuen aholkuak emanez. Artxiboko argazkia

Larunbat arratseko 8:30ean Harriondoan emanen dute duela bi urte egindako txondorrean oinarritutako ikusentzunekoa

Kea ez da hain urdina, Gaizka Sarasola, Xabier Erkizia eta Erika Lagomak prestatutako emanaldia ikusgai izanen da apirilaren 5ean, 20:30ean Harriondoa Kultur Etxean. Gaia duela bi urte eskas egin zen txondorra da eta bertzeen artean, gazte denboran ikazgile izandako Peio Larralde lesakarrari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izanen da Arrano elkarteak antolatutako ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun