Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Osasun Etxeak, Obra Social La Caixaren laguntzarekin, Ezintasunaren jardunaldiak antolatu dituzte zortzigarren urtez. Apirilaren 9an, asteazken arratsaldeko 5etatik 7etara izanen dira Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eta sexu hezkuntza izanen dute hizpide. Hain zuzen, Bortzirietako pertsona guztiei zabaldua daude jardunaldiak, heziketa sexualaren inguruan hausnartzeko.
17:00etan jardunaldien aurkezpena eginen dute. ANFASek eta ASPACEk Bortzirietan dituzten egitasmoak aurkeztuko dituzte laburrean eta gero Guztiok Guraso Taldearen aurkezpena eginen dute. 17:40an hitzaldia eskainiko du Jose Luis Garcia COFESeko sexologoak Hezkuntza sexuala eta afektiboaren garrantzia pertsona ezinduentzat izenburupean. Gero, eskaera eta galderen txanda izanen da.
Haur Txokoa ere eskainiko da. Horretarako 948 635036 telefonoan eman behar da izena.