Udaberriko kontzertua eskainiko dute Berako Musika Eskolako ikasleek apirilaren 2an

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 1a

Berako Musika eskolako ikasleek udaberriko emanaldia eskainiko dute asteazkenean Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Asteazken arratsaldeko 6:30ean Kultur Etxean

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Udaberriko kontzertua eskainiko dute apirilaren 2an, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera Kultur Etxean.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Udaberriko kontzertua eskainiko dute apirilaren 2an, asteazken arratsaldeko 6:30etik aitzinera Kultur Etxean.

Egitarauari dagokionez, 4, 5 eta 6 urtekoen hastapen mailako gelak “Txinako jauregi batean” herrikoia joko dute; Katti Irastorzak bibolinarekin “Luonasi on sunnuntai” herrikoi finlandiarra; piano taldeak John Lennon eta Paul McCartneyren “Yellow submarine” ezaguna; txistu taldeak “Agurra” eta “Baserritarrak” euskal dantza herrikoiak; haurren abesbatzak Ken Zazpiren “Ilargia” eta Sorotan Beleren “Arratsalde honetan”; trikitixa taldeak Korrontziren “Arin latin”; Ane Pacheco, Ekiñe Taberna, Lorena Pérez, Leire Bereau eta Nerea Perez trikitilariek Kepa Junkeraren “Ny hyrarira”; talde instrumentalak Ken Zazpiren “Itsasoa gara” eta perkusio taldeak eta kitarra taldeak elkarrekin, Doctor Deseoren “Que amanece de nuevo” joko du emanaldia bukatzeko.

 

Aurrematrikulazioa

Bertze aldetik, 2014-2015 ikasturterako aurrematrikula epea ere ireki dute Isidoro Fagoaga Musika Eskolan. Matrikula eta musika tresna duten ikasleentzako martxoaren 31tik apirilaren 11ra zabalik dago epea. Musika tresna lehen aldiz aukeratzen duten ikasle eta ikasle berrientzako, berriz, aurrematrikula-epea maiatzaren 5etik 15ra irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun