Ikastetxera kotxerik gabe kanpaina eginen da Lesakan asteazkenero

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 25a

Goizeko 8:45etik 9:00etara trafikoa moztuko da Jauregia etxearen aurrean eta Morrontxea parean

Lesakako Udalak Ikastetxera kotxerik gabe ekimena abian jarriko du. Egitasmo honen funtsa, «gure herriko haurrak ikastetxera kotxerik gabe joatea izanen da, oinez eta beren kasa, hau da, helduek lagundu beharrik gabe, bide seguru batetik joateko modua sustatu eta erraztea da». Martxoaren 26an hasiko da eta hasiera batean asteazkenero egiteko asmoa dago.

Horretarako, goizeko 8:45etik 9:00etara Jauregiaren etxearen aurrean eta Morrontxea parean (ikastola ondorengo etxea Igantziko bidean) trafikoa moztuko da. Umeak biltzeko eta haurrek laguntza eskatzeko halako geltoki edo puntu batzuk ere proposatu ditu udalak, Eltzetako plazan, Bittiriko bidegurutzean, Soltxagaenean, Koskontako bideko estalpean, Antoiuko zubian, Dia dendan eta Legarran.

Lesakako udaletik aipatu dutenez, «lortzen ditugun aurrerapen guztiek gure herria leku bizigarriago bat egiten lagunduko digute, jakinik betiere, haurrentzat seguruago den herri bat, halaxe izanen dela helduentzat ere».

«Orain dela ez hainbertze urte ohiko egiten zen gauza, gutti batzuen mugitzeko modu bihurtu da gaur egun, eta horren ondorioz, gero eta nabarmenagoak diren gabeziak edo akatsak sortzen ari dira haurren artean: inguruneari antzemateko eta norbere kasa mugitzeko zailtasuna, sedentarismoa, karrikako elkarbizitza falta bertze umeekin, etab… Eta aldaketa hori ez ezik, bertze bat ere etorri zaigu gaur egun: gure errepideetako zirkulazioa ikaragarri gehitzea», dio udalaren idatziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun