Bortzirietako eskuz banakako hamahirugarren pilota txapelketako finalak martxoaren 23an jokatuko zituzten Lesakako udal pilotalekuan. Zazpi kategoria ttikienetakoak bai behinipein, gazte mailakoa larunbat arratsaldean jokatu baitzuten Berako Eztegara pilotalekuan Gure Txokoako Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek. Ikusi argazkiak
Honako hauek izan ziren emaitzak:
Ttikiak
Andoni Latorre (Gure Txokoa), 9 – Josu Etxepeteleku (Arkupe), 18
Umeak B
Eloi Sanchez (Arkupe), 8 – Oihan Etxeberria (Arkupe), 18
Umeak A
Unai Amiano (Irun), 18 – Jon Pagola (Gure Txokoa), 13
Kimuak B
Iker Etxebeste (Irun), 7 – Asier Larralde (Arkupe), 18
Kimuak A
Asier Ballarena (Txaruta), 18 – Asier Telletxea (Gure Txokoa), 12
Haurrak
Jon Biscouby (Urruña), 18 – Aritz Lekuona (Sara), 14
Kadeteak
Bixente Lafitte (Azkaine), 22 – Unai Iribarren (Sara), 14
Bezperan, gazte mailako finala jokatu zuten Berako Eztegara pilotalekuan Gure Txokoako Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek. Errandonea nagusitu zen, 22-10.
Finalen ondotik, sariak eta txapelak banatu zituzten. Bortziriak pilota eskolako ordezkariekin batera, Maider Arrieta Lesakako kultur eta kirol zinegotzia eta Jon Apezetxea eta Xala pilotari profesionalari aritu ziren lan horretan.