Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 27. Bertso paper lehiaketa antolatu dute. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 21a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte:
• A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 50 euro (lehenengoak) eta 30 euro (bigarrenak).
• B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Saria: garaikurra eta 100 euro irabazleak eta 70 euro bigarrenak.
• C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 150 euro lehenengoak eta 120 euro bigarrenak.
• D maila: 18 urtetik goiti. Gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 200 euro garaileak eta 150 euro bigarrenak.
Bortzirietako bertso eskolako kideek aukeratuko dute epaimahaia eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Ekainaren 6an izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan.