UDAL ZERGAK
Aurten zergak ez igotzea erabakia du Udalak. Beraz, ondoko zerga eta tasa hauek berdin mantenduko dira: kontribuzioak, ura, obra baimenak, kopiak, faxak, ziurtagiriak,....
EZ APARKATZEKO MARRA HORIAK
Behin baino gehiagotan egoki aparkatzeko eskatu dute Herriko Etxetik, baina arazoa ez da nahi bezala moldatu eta horregatik aparkatzea debekatua dagoen lekuetan marra horiak margotzea erabaki du Udalak. Kanpotarrei jakinarazteko eta bertakoak kontzientziatzeko balio lezake.
ZAKURRAK
Zakur aunitz libre ibiltzen da herrian barna eta arriskutsua izateaz gain, zakurrak egiten dituzten kakak eta zaunkak herritarrentzat hagitz deserosoak dira. Beraz, Udaletik bertze behin ere, zakurren jabeei zakurrak libre ez uzteko eskaera egin diete.