Iragarri bezala, apirilaren 5ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izanen da frontoian 18:00etan, Pelle Ttikik antolatuta. Sarrerak herriko ostatuetan, Igantzin La Villa ostatuan, Etxalarren Elutsa ostatuan, Lesakan Izarra okindegian, Beran Xuga ostatuan eta Sunbillan Ariztigain kanpinean salgai daude, zazpi eurotan. Adin guzietako haurrek sarrera izan behar dute pailazoen emanaldia ikusteko.
Bertzalde, ortzegun honetan, 17:30ean baskulan heldu den ikasturtearen berri emanen da. Interesa duten guratsoak ager daitezke.