Martxoaren 8an, bertze urte batez Emakumearen Eguna izan zen. Aldarrikapena eta besta uztartuz, egun horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdean. Erraterako, Bortzirietako emakume talde polita bildu zen martxoaren 9an, Lesakan. Emakumearen Egunaren biharamunean, mendi itzulia, bazkaria, bazkalondoa… gustura pasatu zuten eguna. Herritik ere koadrila bat izan zen.
Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak loturiko egitarauaren barne, martxoaren 22an, larunbat honetan, 10:00etatik 13:00etara autodefentsa ikastaroa izanen da eskolan.