Bertzalde gure herrian taberna eta jatetxe bakarra dagoela kontuan izan eta egun seinalatuetan egoera honek bestarako laguntzen ez duela ikusirik, udalak hurrengo erabakia hartu du: egoera hau luzatzen eta mantentzen den bitartean, herritarrek txozna bat antolatzen dutenean, egindako lanak eta sartutako orduak auzolana bezala aitortuko zaizkiela. Hori egin ahal izateko aurrez Udaletxera deitu edo bertara azaldu beharko dute.