Iruñeko katedraleko abesbatzak kontzertua eskainiko du

Joxean ORTEGA 2014ko martxoaren 20a

25. urteurrena ospatzen hasiko da abesbatza

Abesbatzak aurten bere 25. urteurrena ospatu behar du, eta hau dela eta ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte urtean zehar. Hauei hasiera emateko martxoaren 22an, larunbat arra­tseko mezaren ondotik Iruñeko Katedraleko Abesbatzak kontzertua eskainiko du herriko elizan. Abesbatza hau Nafarroako zaharrena eta garrantzitsuenetariko bat da eta Aurelio Sagaseta musikariak zuzentzen du gaur egun.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun