Martxoaren 1ean magra txapelketako mus eta partxiseko sari banaketa egin zen Larraburuan. Musean irabazleak Jesus Arribillaga eta Javier Santsinena izan ziren eta partxisean Koro Goienetxe eta Milagros Santesteban. Lau irabazleek magra eder bana eraman zuten. Ondotik 25 lagunek afaria egin zuten.