Ortzegun gizen eguneko antzerkiekin hasi ziren inauteriak. Eguraldiak lagunduta antzerkiak karriketan egiteko aukera izan zuten Landagain eskolako ikasleek.
Igandean ere jende andana bildu zen kinto bazkarietara.
Astelehenean 45 bat gazte elkartu ziren La Basquen gosaltzeko eta ondotik bi taldetan banatuta, eskean ibili ziren trikitilariek lagunduta. Ilunabarrean pintxoak izan zituzten Elutsan.
Astearte eguerdian plazan mozorroak eta karrozak elkartu eta herriari itzulia eman zitzaion. Ondotik gazteek bazkaria egin zuten Herri Ostatuan eta adinekoek Larraburuan. Beñat akordeoilariak girotu zuen ilunabarra eta aukera izan zen Altxatak eskainitako opilak janez dantzatzeko. Altxatak saski bat zozketatu zuen astelehen inaute egunean baserriek eskaintzen duten harrera ona eskertzeko eta saria Elixelaira joan da.