Bortzirietako emakumeen bosgarren itzulia

Aitor AROTZENA 2014ko martxoaren 20a

Mentxu PEÑA

Martxoaren 9an, 60 bat emakume bildu ziren Plaza Zaharrean, Bortzirietako emakumeen mendi itzuliaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Plazatik abiatuta, Agiñara joan ziren Gardeleko bidetik eta herrigunerako buelta, berriz, Ika­tzulotik egin zuten. Gero, bazkaria izan zuten Kattun eta bertan dokumentala ikusteko aukera ere izan zuten. Martxoaren 8an elkarretaratzea ere egin zen plazan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren baitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun