Arantzazura bidaia

Aitor AROTZENA 2014ko martxoaren 20a

San Fermin erretiratuen elkarteak Arantzazura bidaia antolatu du apirilaren 11rako. Goizeko 8etan abiatuko dira plazatik eta Arantzazun gosaldu eta meza aditzeaz gain, goizean Azpeitia eta arratsaldean Getaria bisitatuko dituzte. Tartean, Urrestilla­ko Larrañaga jatetxean bazkalduko dute. Bidaiarako txartelak martxoaren 20tik apirilaren 4ra salgai izanen dira jubilatuen egoitzan, 30 euroren truke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun