Bortzirietako Euskara Mankomunitateak euskararen arnasguneei buruzko tailerra antolatu du Harriondoa Kultur Etxean, apirilaren 2an eta 9an (asteazkenez), 18:30etik 20:30 arte.
Tailer hauek UEMAk Kontseiluarekin, Topagunearekin, EMUNekin, Bertsozale Elkartearekin eta EHErekin elkarlanean sortuak dira, eta dagoeneko Euskal Herriko hainbat herritan eskaini dituzte.
Labur erranda, arnasgunea euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea da, inork xaxatu eta eraso gabe “etxeko nagusi” sentitzen den eremua. Tailerren helburua da kontzeptu horretan sakontzea. Tailerrean parte hartzea irekia izanen da interesa duen edozeinentzat. Aitzinetik Euskara Mankomunitatean izen eman behar da 948634125 telefonora deituta edo euskara@ bortziriak.org helbidera idatzita, martxoaren 31 baino lehen.