Arbolaren Eguna eginen da Gardelkobagoetan

Aitor AROTZENA 2014ko martxoaren 20a

Hamaiketakoa eskainiko da eta lanen ondotik inguruko parajeetara joanen dira monitoreekin

Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 22 eta 29rako Gardelkopagoetan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hilabeteko azken larunbatean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Bi egunetan hamaiketakoa eskainiko da eta ondotik inguruko parajeetara joanen dira partehartzaileak monitoreekin. Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak, Tantirumairu ikastolak eta Gazte Asanbladak elkarlanean lehen aldiz antolatu dute ekitaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun