Gure Txokoak eta Genaro Taldeak antolatutako mus txapelketak jokatu dituzte martxoaren 1ean eta 9an. Gure Txokoakoan 47 bikotek hartu zuten parte eta Fede Fernandez eta Asier Saragueta beratarrak suertatu ziren txapeldun, Ander Gonzalez eta Xabat Matxikote bigarren, Berako Andoni Martinez eta Mikel Jaurena hirugarren eta Berako Bernar Errandonea eta Asier Larrañaga laugarren. Errealzaleen Genaro Taldeak antolatutako V. mus txapelketan 15 bikotek parte hartu zuten eta Andoni Martinez eta Asier Kalderon suertatu ziren txapeldun. Finalean, iazko txapeldunak izan zituzten aurkari, Joxe Mari eta Joanito Zelaieta anaiak. Hirugarren postuan Xabi Azkune eta Imanol Endara gelditu ziren, Patxi Torres eta Euskadiri irabazi ondotik.