Orri marka lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, liburutegiak eta Kultur Batzordeak orri marka lehiaketa antolatu dute lehen aldiz. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak (10 urte arte, 11-15 urte eta 16tik goiti) eta lanak liburutegian entregatzeko epea apirilaren 11n, 21:00etan bukatuko da.

Orri markako gaia euskal pertsonaiak edo izaki mitologikoak izanen dira. Orri markaren neurria 6x21 cm.koa izanen da. Kategoria bakoitzean saridun baka­rra izanen da eta diploma eta liburu sorta jasotzeaz gain, lan saritu bakoi­tza editatuko da eta eskuragarri egonen da liburutegian.

Sariak apirilaren 30ean, asteazkena, banatuko dira herri liburutegian. Jasotako orri-marka guztiekin erakusketa bat eginen da liburutegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun