Guraso Eskola antolatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Benekotasunaz eta autonomiaz ariko dira datozen bi astelehenetan Beralandetan

Drogomenpekotasun prebentziorako planaren baitan, herriko ikastetxeetan seme-alabekin egiten duten lana indartu nahi dute gurasoekin lan eginez. Ho­rretarako, LH5 eta DBH2 mailako gurasoentzako guraso eskola antolatu du Udalak, herriko lau ikastetxeen laguntzarekin. Hiru saio eskainiko dituzte Beralandetan. Lehenbiziko saioa martxoaren 17an egin dute autoritateari buruz.

Martxoaren 24an benekotasuna landuko dute, pentsatzen, senti­tzen eta egiten dugunaren artean koherentziarik ba al dagoen ikusiz eta gure barnean mugitzen diren sentimenduak, emozioak, sen­tsazioak eta pentsamenduak aztertuz.

Martxoaren 31n, azkenik, autonomiaz arituko dira eta seme-alabekin dugun komunikazioa hobetzeko baliagarriak izanen diren bi teknika landuko dituzte: entzute aktiboa eta “Ni mezuak”.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun