Lesakan grabatutako Gure esku dago lip dub-aren estreinaldia eginen da igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Ehundaka lagunek parte hartu zuten lip-dubaren grabaketan. Aitor Arotzena

Bortzirietako ehundaka lagunek hartu zuten parte bideo honen grabaketan

‘Gure esku dago’ lip dub-aren estreinaldia eginen da igandean, martxoak 23, arratsaldeko 7etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Ekitaldi honetan, pasa den larunbatean Lesakan grabatutako lip dub-aren emaitza ikusteko aukera izanen da. Ikusi argazkiak

‘Gure esku dago’ lip dub-aren estreinaldia eginen da igandean, martxoak 23, arratsaldeko 7etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Ekitaldi honetan, pasa den larunbatean Lesakan grabatutako lip dub-aren emaitza ikusteko aukera izanen da. Ikusi argazkiak

Lesakako ‘Gure esku dago’ taldeak antolatutako ekimen honek Bortzirietako ehundaka lagun bildu zituen Onin errekaren inguruan, bertzeak bertze: Olentzero, zakozarrak, txalapartariak, arte martzialen eskolakoak, bertso eskolakoak, pilota eskolakoak, Bortzirietako gorriak, rock taldeak, ikastetxeetako guraso eta ikasleak, trikitilari eta panderojoleak, txistulariak, musika bandakoak, peñen eguneko tanborrada, Beti Gazteko futbol eta sokatira taldekoak, Lesakako eta Giltzarri abesbatzetako kideak, Fraindarrak, erraldoiak eta buruhandiak, Bihotzkada artisau taldekoak, komertzianteen elkartekoak, Igantziko Biltokiko txirrindulariak, Lesakako, Berako eta Igantziko dantzariak, Gazte Asanbladakoak, pilota eskolakoak, ezpatadantzariak…

Etxalarko Jon Mitxeltorenak “Goxpal” egin zituen grabaketa lanak eta muntaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun