Buruz buruko paleta goma txapelketako finalak jokatu ziren

Aitor AROTZENA 2014ko martxoaren 20a

Aitor AROTZENA

Batzoki elkarteak bigarren urtez antolatutako buruz buruko paleta goma txapelketako finalak jokatu ziren martxoaren 8an. Bigarren mailako finalean Egiako Iñaki Altzurik irabazi zion Lesakako Aitor Oiartzabal-i (5-10, 10-0 eta 10-3). 
 
Lehen mailako final borrokatuan, Urdazubiko Angel Larraldek irabazi zion Jorge Etxepeteleku lesakarrari (10-6, 8-10 eta 10-9). Sariak eta txapelak, txapelketako antolatzaile nagusia den Felix Santamariaren eta Gislene Alves Martins frontoiko arduradunaren eskutik hartu zituzten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun