Autodefentsa ikastaroa eginen da Arantzan martxoaren 22an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Larunbatean 10:00etatik 13:00etara eskolako gimnasioan

Martxoaren 8an, bertze urte batez Emakumearen Eguna izan zen. Aldarrikapena eta besta uztartuz, egun horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ziren. Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak loturiko egitarauaren barne, martxoaren 22an, larunbat honetan, 10:00etatik 13:00etara autodefentsa ikastaroa izanen da Arantzako eskolako gimnasioan.

Autodefentsan arlo ugari aztertzen dira, bertzeak bertze beldurrak identifikatzen, emakume pasiboaren papera, arlo emozionala, estrategiak… eta edonor joan daiteke, emakume nerabe, gazte zein adinekoa eta gurasoak direnentzako ere baliagarriak, seme-alaben hezkuntzan errealitate hau kontuan hartzekoa baita.

Joan den urtean Lesakan egin zen ikastaroa eta parte hartu dutenen balorazioa hagitze positiboa izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun