Iruñeko katedraleko kapera musika abesbatzak kontzertua eskainiko du Igantzin martxoaren 22an

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Iruñeko katedraleko kapera musika abesbatza XI. mendetik ari da kantuan. Utzitako argazkia

25. urteurrena ospatzen hasiko da honela Igantziko abesbatza

Igantziko Abesbatzak aurten bere 25. urteurrena ospatu behar du, eta hau dela eta ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte urtean zehar. Hauei hasiera emateko martxoaren 22an, larunbat arratseko mezaren ondotik Iruñeko Katedraleko kapera musika abesbatzak kontzertua eskainiko du herriko elizan.

Abesbatza hau Nafarroako zaharrena eta garrantzitsuenetariko bat da eta Aurelio Sagaseta musikariak zuzentzen du gaur egun. XI. mendetik etengabe entzun da bere musika Iruñeko katedralean eta gaur egun 30 bat kidek osatzen dute. Meza arratsaldeko 8etan denez, 8:30 aldera izanen da emanaldia. Larunbateko kontzertua musika mota ezberdinez osatuko da, bai mende bai estiloari dagokionez, baina beti ere elizako musika landuko dute. Hauekin batera instrumentu ezberdinez lagundurik eskainiko dute bere saioa.

1813ko gertakariak hizpide igandean

Martxoaren 23an, igande goizeko 11:45ean Jesus Garitacelaya Igantzin 1813an gertatutakoa kontatzera heldu da Herriko Etxera. Dirudienez Napoleonen gudarostearen kontra igan­tziarrak ere aritu omen ziren Berrizaun aldean... Hitzalditxo xumea izanen da, ordu erdikoa eta gaztelaniaz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun