Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte igandean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 21a

Gazte mailakoa, berriz, ortziral arratsaldean jokatuko dute Berako Eztegaran

Bortzirietako eskuz banakako hamahirugarren pilota txapelketako finalak martxoaren 23an, igande goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan. Zazpi kategoria ttikienetakoak bai behinipein, gazte mailakoa ortziral arratsaldeko 8:30ean jokatuko baitute Berako Eztegara pilotalekuan Gure Txokoako Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek.

Astearte arratsaldean Beran jokatu ziren falta ziren finalerdiak, honako emaitza hauekin:

Umeak B

Oihan Etxeberria (Arkupe), 18 – Andde Maritorena (Gure Txokoa), 5

Umeak A

Jon Pagola (Gure Txokoa), 18 – Unai Lluzia (Gure Txokoa), 14

Gazteak

Ander Errandonea (Gure Txokoa), 22 – Beñat Mitxelena (Gure Txokoa), 5

Iñigo Martinez (Gure Txokoa), 22 – Xabi Mendi (Gure Txokoa), 5

Finalak

Beraz, hauek izanen igande goizeko 9:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan jokatuko diren finalak:

Ttikiak

Andoni Latorre (Gure Txokoa) – Josu Etxepeteleku (Arkupe)

Umeak B

Eloi Sanchez (Arkupe) – Oihan Etxeberria (Arkupe)

Umeak A

Unai Amiano (Irun) – Jon Pagola (Gure Txokoa)

Kimuak B

Iker Etxebeste (Irun) – Asier Larralde (Arkupe)

Kimuak A

Asier Ballarena (Txaruta) – Asier Telletxea (Gure Txokoa)

Haurrak

Jon Biscouby (Urruña) – Aritz Lekuona (Sara)

Kadeteak

Bixente Lafitte (Askain) – Unai Iribarren (Sara)

Martxoaren 21an, ortziral arratsaldeko 8:30ean gazte mailako finala jokatuko dute Berako Eztegara pilotalekuan Gure Txokoako Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek, nor baino nor gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun