Isidoro Fagoagari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen German Ereñak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 18a

German Ereñaren solasaldiak ikusmina piztu zuen Beralandetan. Utzitako argazkia

Argi utzi zuen beratarrik unibertsalena izan dela

Isidoro Fagoaga musikari eta idazle beratarrari buruzko hitzaldia emanen zuen Beralandetan German Ereña adituak martxoaren 14an, ortziral arratsaldean. Beratarrak ez ezik, Iruritatik ere hurbildu ziren Fagoagatarrak, bere arbasoaren berri hurbiletik ezagutzeko.

German Ereña eibartarrak sakon ikertu du Isidoro Fagoagaren bizitza eta lana, bai Alemania edo Italiako antzerki eta liburutegietara bisitak eginez, bai Fagoaga zenaren ondorengoen etxeetara joanez, Baztan-Bidasoaldean. Hain zuzen, Fagoagaren kutxa zahar batzuk topatu zituen Iruritan eta bertan dokumentazioa, argazkiak eta tenore zeneko garaian erabiltzen zituen jantziak ere topatu zituen.

Solasaldia interesgarria izan zen eta jendea gustora atera zen. Argi ikusi zuten Isidoro Fagoaga izan dela beratarrik unibertsalena. Larunbatean, bere heriotzaren 38. urtemuga zela eta, German Ereña hilerrira ere hurbildu zen, Fagoagaren hilobiak loreak paratzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun