Berako Gure Txokoa elkarteak batzorde berria aukeratuko du urrian

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 18a

Bestetako pilota jaialdian omenaldia eskaini zitzaion Luis Mari Retegiri. Aurten, berriz ere Herriartekoan parte hartzeko asmoa du Berako taldeak. Artxiboko argazkia

Belar artifizialeko futbol zelaia lortzeko lanean segitzen du oraingoak

Berako Gure Txokoa elkarteak urteko batzarra egin zuen martxoaren 15ean. Beti bezala, joan den urteko ekitaldien eta kontuen berri eman zuten eta aurtengorako dituzten egitasmoak ere aurkeztu zituzten. Aipagarria, urri aldera, zuzendaritza batzorde honen legealdia bukatuko dela eta «berri bat sartzeko garaia dela». Matzada futbol zelaiaren arazoa moldatzeko lanean segitzen dutela ere azpimarratu zuten.

Berako Gure Txokoa elkarteak urteko batzarra egin zuen martxoaren 15ean. Beti bezala, joan den urteko ekitaldien eta kontuen berri eman zuten eta aurtengorako dituzten egitasmoak ere aurkeztu zituzten. Aipagarria, urri aldera, zuzendaritza batzorde honen legealdia bukatuko dela eta «berri bat sartzeko garaia dela». Matzada futbol zelaiaren arazoa moldatzeko lanean segitzen dutela ere azpimarratu zuten.

Jakina denez, gaur egun taldeek ezin dute bertan normaltasunez entrenatu eta jokatu eta Lesakara joan behar izaten dira. Belar artifizialeko futbol zelaia egin ehal izateko dirulaguntzak lortu nahian dabil zuzendaritza batzordea. «Gipuzkoako Federazioarekin hitzegin dugu. Hauek Nafarroako Federazioarekin kontaktuak jarriko direla erran diguten, ea bien artean zerbait lortu daitekeen. Zerbait lortuz gero Udalarekin hitzegin beharko da. Dena den, lehenbiziko pausua federazioaren erantzuna jasotzea da», aipatu dute Batzordetik.

Bokalia bakoitzak iaz egindakoen eta aurtengorako iragarrien berri eman zuen. Txirrindularitzan, jubenilen lasterketan izandako partehartzea azpimarratu zuten, Euskal Herriko torneoaren baitan izanik 220 txirrindularik hartu baitzuten parte. Alde negatiboan, BTT ibilaldian, bezperan jarritako seinaleak aldatzen eta ibilbidean enborraren bat gurutzatzen norbaitek hartutako lanak aipatu zituzten. Aurten, ohiko ekitaldiez gain, maiatzean Salvador Yanci zenaren omenez eginen den txirrindularitza probaren antolaketan parte hartuko dela aipatu zen.

Pilotan, ohiko txapelketetan parte hartzeaz gain, bestetako jaialdian Luis Mari Retegiri egindako omenaldia aipatu zen. Iaz, ez zuen Herriarteko pilota txapelketan parte hartu Berak eta aurten berriz ere parte hartzea espero dute.

Dantza taldeak ere ohiko ekitaldiez gain, San Migel zubiko bigarren mendeurrenean parte hartu zuen eta zapore gazi-gozoarekin gelditu zen, larunbateko lanarekin ez baitziren sobera gustura gelditu. Bestetako jaialdian frontoiko aforoarekin izandako arazoak eta San Esteban eguneko protesta ere aipatu zituzten. Aurten, eguraldiak laguntzen badu, jaialdia abuztuaren 1ean Berako plazan egitea erabaki dute.

Futbolean, 165 federatu ditu Gure Txokoak eta aurten jubenilen taldea ateratzea lortu du berriz ere. Erregionaleko taldea osatzeko jokalari ohiak errekuperatu dituzte, futbitokoek futbito eta futbol fitxa egin dituzte…

Diru gastuei dagokienez, bokalia gehienan defizitarioak izan arren, azken balantzea positiboa izan dela aipatu zuen diruzainak. Gastu extren artean, Agerrako argiak (2.000 euro), Lesakan ttikiak aritzeagatik ordaintzen dena (1.200 euro) eta Eguberrietan Matzadako ostatuan eta Agerrako etxolan hautsitakoak aipatu zituen.

Urteko batzarra bukatzeko, bertaratutako bazkide batek Caro Barojaren urteurrenerako bileretan Gure Txokoaren izenean inor ez joan izana harritzekoa dela aipatu zuen. Hemendik aitzinera Lupe Mendigutxia izanen da Gure Txokoako ordezkari urteurrenaren antolakuntzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun