Kasik 2.000 lagun sartu dira Lesakako Kultur Etxera Bidasoaldeko salgai-hondarren ferian

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 18a

Salgai-hondarren ferian parte hartu zuten 22 komertzioetako ordezkariak, Kultur Etxearen atarian. Utzitako argazkia

Lesaka, Bera eta Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteek balorazio hagitz ona egin dute

Bidasoaldeko salgai-hondarren lehen feria egin zen Lesakako Harriondoa Kultur Etxean martxoaren 15 eta 16an. Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Berako Larun Haizpek eta Doneztebarrak elkarteek antolatu dute Cederna-Garalur, Lesakako Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eta balorazio hagitz ona egin dute, kasik 2.000 lagun sartu baitira (larunbatean 834 eta igandean 932).

“Balorazio hagitz ona egiten dugu, giro aparta izan zen, eguraldi zoragarria, instalazioak neurrira, bisitari pila, salmentak hagitz ongi eta onena, dudarik gabe, elkarlana” diote Lesakako Zerbitzuen Elkartetik. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkioeta erostera eta laguntzera hurbildu diren guziei, baita Lesakako udalari ere.

Guztira, 22 komertzio eta zerbitzuk parte hartu dute ferian, stock-ean zituzten markako produktuak salneurri egokian eskuratzeko aukera eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun