Bortzirietako eskuz banakako hamahirugarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta igandeko finalistak erabakitzeko falta diren finalerdietako azken partidak martxoaren 18an, astearte arratsaldeko 6:30etik aitzinera jokatuko dituzte Berako Eztegara pilotalekuan. Finalak, berriz, martxoaren 23an, igande goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.
Astearte arratsaldeko 6:30ean jokatuko diren finalerdiak honako hauek dira:
Umeak B
Oihan Etxeberria (Arkupe) – Andde Maritorena (Gure Txokoa)
Umeak A
Jon Pagola (Gure Txokoa) – Unai Lluzia (Gure Txokoa)
Arratsaldeko 8:15ean gazte mailako bi finalerdiak jokatuko dituzte:
Ander Errandonea (Gure Txokoa) – Beñat Mitxelena (Gure Txokoa)
Iñigo Martinez (Gure Txokoa) – Xabi Mendi (Gure Txokoa)
Lesakan larunbat goizean jokatu ziren zenbait finalerdi, emaitza hauekin:
Ttikiak
Aritz Lizarrondo (Biltoki), 11 – Andoni Latorre (Gure Txokoa), 18
Josu Etxepeteleku (Arkupe), 18 – Koldo Lacar (Gure Txokoa), 14
Umeak B
Eloi Sanchez (Arkupe), 18 – Joseba Telletxea (Altxata), 8
Kimuak B
Unax Villamea (Gure Txokoa), 11 – Iker Etxebeste (Irun), 18
Asier Larralde (Arkupe), 18 – Rafaela Gomes (Altxata) 7
Kimuak A
Asier Telletxea (Gure Txokoa), 18 – Josetxo Sesé (Gure Txokoa) 0 (erretiratua)
Gazte mailako final laurdenetako partida ere jokatu zuten Gure Txokoako Ander Errandoneak eta Txarutako Sergio Oskozek. Beratarrak 22-11 irabazi zuen.
Finalak martxoaren 23an
Honela, martxoaren 23an, igande goizeko 9:30ean hasita jokatuko dituzte finalak Lesakako udal pilotalekuan.
Ttikiak
Andoni Latorre (Gure Txokoa) – Josu Etxepeteleku (Arkupe)
Umeak B
Eloi Sanchez (Arkupe) – Oihan Etxeberria edo Maddi Maritorena
Umeak A
Unai Amiano (Irun) – Jon Pagola edo Unai Lluzia
Kimuak B
Iker Etxebeste (Irun) – Asier Larralde (Arkupe)
Kimuak A
Asier Ballarena (Txaruta) – Asier Telletxea (Gure Txokoa)
Haurrak
Jon Biscouby (Urruña) – Aritz Lekuona (Sara)
Kadeteak
Bixente Lafitte (Askain) – Unai Iribarren (Sara)
Gazteak
Asteartean jakinen da