Gure esku dago lip-duba grabatu dute Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 17a

Onin errekaren bi aldeetan bukatu zen grabazioa. Aitor Arotzena

Ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotuko dituen giza katean parte hartzeko deia egin dute

Martxoaren 15ean, Gure esku dago eguna ospatu da Lesakan. Bertan, "Gure esku dago" lipdub-a grabatu dute, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin. Ikusi argazkiak

Martxoaren 15ean, Gure esku dago eguna ospatu da Lesakan. Bertan, "Gure esku dago" lipdub-a grabatu dute, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin. Ikusi argazkiak

Olentzero, zakozar eta ezpatadantzariekin batera, arte martzialen eskolakoak, bertso eskolakoak, Bortzirietako gorriak, rock taldeak, ikastetxeetako guraso eta ikasleak, rock taldeak, trikitilari eta panderojoleak, txistulariak, musika bandakoak, peñen eguneko tanborrada, Beti Gazteko futbol eta sokatira taldekoak, Fraindarrak, erraldoiak eta buruhandiak, Bortzirietako Gorriak, Bihotzkada artisau taldekoak, komertzianteen elkartekoak, Igantziko Biltokiko txirrindulariak, Lesakako eta Igantziko dantzariak, Gazte Asanbladakoak, pilota eskolakoak eta hainbat jende agertu zen Jon Mitxeltorena etxalartarraren kamera aitzinean.

Ondoren, pintxoak eta sagardoa izan ziren jubilatuetako arkupetan. Furgoneta informatiboa egon zen egun osoan ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katean parte hartzeko metroak eta kamisetak erosteko aukera eskainiz. Bertze gainerakoan, Izarra okindegian eta Legarra liburudendan bada metroak erosteko aukerarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun