Orri marka lehiaketa antolatu du lehen aldiz Berako liburutegiak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 17a

Apirilaren 11n bukatuko da lanak aurkezteko epea

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak lehiaketa berria antolatu dute, orri marka lehiaketa. Adinaren arabera, hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta lanak liburuan entregatzeko epea apirilaren 11n, 21:00etan bukatuko da.

Orri markako gaia euskal pertsonaiak edo izaki mitologikoak izanen dira: Sorginak, Amalur, Basajaun, Eki, Jentila, Lamiak, Galtzagorriak, Gaueko, Tartalo, Urtzi… Orri markan izaki bat edo bat baino gehiago irudikatu ahalko dira. Orri markaren neurria 6x21 cm.koa izanen da. Kartoi mehe batean aurkeztu beharko dira, alde batetik margotuta. Ifrentzuan egilearen datuak agertuko dira, bere datuekin.

Hiru kategoria banatuko dira partehartzaileak: 10 urte arte, 11-15 urte eta 16 urtetik goiti. Kategoria bakoitzean saridun bakarra izanen da eta diploma eta liburu sorta jasotzeaz gain, lan saritu bakoitza editatuko da eta eskuragarri egonen da Berako liburutegian.

Sariak apirilaren 30ean, asteazkena, banatuko dira Berako herri liburutegian. Jasotako orri-marka guztiekin erakusketa bat eginen da liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun