Iraitz Iturralderen argazkiak irabazi du Berroetako argazki lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 17a

Argazki berezi honek irabazi du Berroetako argazki lehiaketa. Iraitz Iturralde

51 argazkiren artean, behi baten eta orein baten arteko borroka agertzen duena saritu dute

Berroetako asteburu kulturala giro ederrean burutu da martxoaren 14 eta 15ean, jende andana hurbildu da ekitaldietara eta argazki lehiaketaren irabazlea Iraitz Iturralde izan da, behi baten eta orein baten arteko borroka agertzen duen argazki bereziarekin.

Berroetako asteburu kulturala giro ederrean burutu da martxoaren 14 eta 15ean, jende andana hurbildu da ekitaldietara eta argazki lehiaketaren irabazlea Iraitz Iturralde izan da, behi baten eta orein baten arteko borroka agertzen duen argazki bereziarekin..

Argazki lehiaketako epaimahaia Itxusi argazki elkarteko lau kidek eta herritar batek osatu zuten. Lehiaketara 51 argazki aurkeztu ziren eta epaileen erranetan «argazki irabazleak ez du bertze munduko konposizio, enkuadre, kolore... berezirik baina dokumentu eta bitxikeri moduan ikaragarri gustatu zaigu. Lehiaketarako gaia Berroeta zen eta denek dakigun bezala, Berroeta naturaz inguraturik dagoen herri bat da eta argazki honek ederki islatzen du hori. Basanimali bat etxabere batekin norgehiagoka. Batzuetan argazki hoberenak ez du zertan ederrena izan beharrik...».  

Iraitzen argazkiak 28 puntu jaso zituen eta bigarrenak "Berroeta elurretan", Nekane Migeltorenarenak 22 puntu. Larunbat arratsean egin zen sari banaketa. Iraitzek bi pertsonendako afaria irabazi zuen eta Nekanek bertako produktuen sorta.

Argazki lehiaketaz gain bertze hainbat ekitaldi egin dira Berroetan. Ortziralean, haurrendako marazki tailerra eta txokolatada, Baztan filmearen emanaldia eta afaria eta mahai jokoak egin ziren Hegoalde elkartean.

Larunbat goizean birziklapen eta konposta ikastaroa, batukada ikastaroa, mikologiari buruzko ikastaroa, haurren marrazki erakusketa eta afaria egin ziren Gure Ametsa elkartean. Afal ondotik, txiste kontalariak eta Euskal kantu zaharrak izan ziren Santxotena eta Jaliskorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun