Emaitza taldeak berriz ere antzerkia eraman du Lesakako Zahar Etxera

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 14a

Emaitza taldea Lesakako Zahar Etxean. Utzitako argazkia

Adinekoak animatzea eta elkarrekin une goxoak pasatzeko helburuarekin

Berako Emaitza antzerki taldearen jarrera onari esker, Elkarrizan boluntarioen taldeak aisialdirako bertze ekintza bat antolatzeko modua izan du. Hain zuzen, martxoaren 8an, antzerkia eskaini zuten Lesakako Andra Mari Zahar Etxean.

Ekitaldi hauen helburua adinekoen egunerokoa animatzea eta dinamizatzea da, elkarrekin une goxoak pasatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun